Galtzagorri Haur Eskola

Guraso agurgarria:

Ongi etorri Galtzagorrira. Haurtzaindegi pribatu hau jartzen dugu zuen esku. Lehen zikloko haurrei (0-3 urte) zuzenduta dago, horregatik kalitate handiko leku hezigarri eta pedagogiko bat eskaini nahi dizuegu..

Denon artean, ilusio eta maitasun handiarekin, geure xedea errealitate bat izan dadin  bilatzen dugu. Hau da; haurrak beren lehenengo hezkuntza etapa pozik hastea gero eskola etapan bere integrazioa sustatu ahal izateko.

Haurrak zoriontsu eta osasuntsu hezten laguntzeko, espezializazio eta profesionaltasun handiko langileok hartzen dugu parte haurraren garapen prozesuan, gure maitasun guztia emanez.

Gure haur eskola Eusko Jaurlaritzako ikastetxe pribatuaren barruan dago , beraz, bere ardurapeaz gain , guraso askok laguntza publikoak jaso ditzakete.

 2017 Udako matrikula irekita!!!

 

2017ko udaberriko kanpaina - GLORR fundazioa

Guraso maiteak:

GLORR Fundazioak ikastetxeekin, zerbitzu sozialekin eta guraso-elkarteekin lankidetza-proiektuak garatzen jarraitzen du.

Gure helburu nagusia Espainiako haurrek jasaten duten pobrezia arintzen laguntzea da. Gure kanpainetan, arropa, oinetakoak eta eskola-materiala biltzen ditugu, baita jangeletarako donazioak ere. Desberdintasun horiek gure adingabeen hezkuntza-garapen integralean eragin negatiborik ez izatea da xedea, eta gizarteratu daitezen laguntzea.

Gure proiektuan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, etxean erabiltzen ez dituzuen ehun-gaiak (arropa, oinetakoak, burusiak…) ikastetxera eraman ditzazuen. Ikastetxean bertan aurkituko dituzue horretarako poltsa batzuk.

Arren eskatzen dizuegu bilketarako aurreikusitako eguna kontuan har dezazuen 2017/05/18


www.glorr.org webgunean, proiektu honen eta beste batzen berri izango duzu.

GLORR Fundazioak aldez aurretik eskertzen du zuen laguntza.

Judith Sanz

 

Zatoz gurekin!

Galtzagorri Haur Eskola
Avd de Euskadi 50
48903 Barakaldo
Tfno: 94 437 53 07 
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.